Ongi etorri Garenara!

Ongi etorri Garenara!

Urte berriari ongi etorria ematearekin batera, Garenan ere ideia eta proiektu berriak ekoizteko gogo handiarekin ekin diogu urteari. Eta gaurko honetan lehen ideia bat aurkeztera gatoz: Garenako blog-a. Momentuko berri guztiak, jatetxeko nobedadeak eta bertan bizi ditugun milaka istorio jorratzeko gunea eraiki dugu. 

Eta zein berrirekin emango diogu hasiera txoko honi?

Ba urte hasierarekin batera, agur esango diogu 2024an zehar gurekin izan dugun dastatze menuari eta 2025 honetan esperientzia berri batekin gatoz. Ez ditugu gure sustraiak atzean utziko, eta tradizioa, errespetua eta zaporea batzen dituen baserrietako bizimoduetara bidaia gastronomikoa egiten jarraituko dugu. Betiere Julen Baz sukaldariaren interpretazioa jarraituz.

Zeintzuk izan dira 500 urte hauetan baserrian izan dituzten produktuak? Horietxek izaten jarraituko dute gure dastatze menuaren oinarri. Asko ez dizuegu agerian jarriko oraingo honetan, bertaratzean zuen kabuz begiztatzeko, baina zuekin batera protagonista izango dira betidanik baserrian aurkitu diren produktuak: porruak, arrautzak eta Euskal Txerria beste askoren artean. 

Milaka urtetan zehar etxeko sukaldean bizitakoa erakustera gatoz, eta azaleratuko dogu produktuari eta tradizioari garrantzia emanda ere hedu gaitezkeela bikaintasun elegantzia zaindura.

Urtarrilaren 30etik aurrera GARENA eta GUREA 2025 DASTATZE MENU BERRIAK izango ditugu martxan informator.ua

Zatoz eta gozatu!