Gure Txakolina

Garena Jatetxearen ondoan Garena eta Geroa gure txakolinak ekoizteko erabiltzen dugun mahastia aurkitzen da.

Mahastiak, jatetxeak bezala, Dima herriko kokapen bikainaz gozatzen du. Ardo proiektu hau biribiltzeko eta mahatsaren bereizgarri guztiak ateratzeko, puntako teknologiaz hornitutako upategia  erabiltzen dugu. 

Ardo proiektu hau biribiltzeko eta mahatsaren bereizgarri guztiak ateratzeko puntako teknologiaz hornitutako upategia elkalanean jarri ditugu. Gure goiburuak dioen bezala, “Ginenetik garenera”, iragana erroa izanik gaur Garenera iritsiko gara, gure mahastia hazten doan einean ardo berriak sortuz.

Mahastia

Proiektuaren izaeraren oinarria da mahastia, gureak diren mahats barietateak Hondarrabi Zuri %20 eta Hondarrabi Zerratia %80 11 hektareako mahastian protagonistak direlarik. 2008an lehenengo 5 hektareak landatu genituen, gainotzeko 6 ak 2013an.

Urkiola eta Gorbeia, Bizkaiko bi parke natural garrantzitsuenen artean kokatuta dago. 260 metrotako altitudean eta hegoaldeko orientazioa duten maldetan kokatzen da gure mahastia. Lurzorua azidoa eta buztintsua da, sakontasun gutxikoa, kareharri eta tuparri arroken gaienean finkatuta dagoelarik.

Garena

Garena, Bizkaiko gaur egungo txakolinen eredua da, gure barietate autoktonez Hondarrabi Zerratiaz 80% eta Hondarrabi Zuriz 20% eginikoa.

Bi mahats barietateak independienteki lantzen dira upategian; zati txiki bat bere legami hilekin heltzen da; honela freskotasun handiko eta aromaz betetako txakolina lortzen dugu, komplexutasun eta estruktura ezin hobea duena.

Geroa

Axpe Goikoa mahastian landatutako 100% Hondarribi zerrati mahatsekin ekoizten da.

Geroa txakolinak bere izenak dioen bezala Bizkaiko txakolinaren etorkizuna islatzen du. Konplexutasun eta estruktura bikaineko txakolina da.

Fermentazioa bukatu ondoren ardoa 6 hilabetez bere legami hiletan onduko da. Denbora horretan pixkanaka eginiko garbiketa eta dekantazioaren ondorioz konplexutasuna irabaziko du eta urteak joan ala onduz joango den ardo bikaina bilakatuko da.

Aurkitu gure online dendan!