Garena konpromisoa

Gure historiarekiko konpromisoa

Gure historia komuna errespetatuz berritu nahi dugu. Gure amamen sukaldaritzatik eta baserriko kulturatik elikatzen den historia gastronomikoa, alegia.

Ezin da irmo aurrera egin atzera begiratu eta honaino ekarri gaituenetik ikasi gabe. Horrenbestez, gure tradizioenganako eta gure historiarenganako errespetua da gure nortasunaren oinarria.

Produktuarekiko konpromisoa

Hurbileko produktuen eta bertoko ekoizleen alde egiten dugu. Gure jakien % 80 baino gehiago oso hurretik dator. Batez ere, Arratia haranetik.

Geure baratzea daukagu, eta bertoko barietateak lantzen ditugu, sasoiaren arabera.

Ingurumenarekiko konpromisoa

Baliabideak arduraz erabiliz zaintzen dugu ingurunea.

Geure burua hornitzeko eguzki-plakak ditugu, ibilgailuentzako karga-puntu elektrikoa dugu, eta geure konposta egiten dugu, egunero sortzen ditugun hondakinak baliatuz.

Babesteko konpromisoa

Gure Euskal Oiloak haziz, gure ekosistemaren bizitza luzatzen laguntzen dugu, ezagutzen dugun moduan. Proiektu honen bidez, desagertzeko arriskuan dauden animalia-barietateak suspertzen eta babesten laguntzen dugu.

Gardena Manifestua

2024/02/26an, produktuez eta zerbitzuez hornitzen gaituzten ekoizle eta artisauen komunitatea bildu genuen, eta lehen Gardena Manifestua sinatu genuen. Idatzi horrek gure filosofia eta konpromisoa jasotzen ditu, gure prozesu guztietan kalitaterik onena ziurtatzeko, «hazitik» hasita, mahaira iristen den produkturaino.

Konpromiso hori eta egindako lan guztia AENORen bitartez egindako auditoretza-prozesu sakon batean islatu dira, eta lortutako emaitza «Sukaldaritza Eraginkor eta Jasangarriaren Ziurtagiria» izan da.