Erreserbak

Produktu gabeko orga.

Erreserbak

Produktu gabeko orga.

Zure ekitaldia Garenan

Ospakizunak eta ekitaldi pribatuak, non ingurunea eta gastronomia uztartzen diren, une ahaztezinak sortzeko.

Ez kezkatu ezerekin, gu arduratuko gara guztiarekin

Ospatu gurekin

Ekitaldiak egiteko espazio ugari ditugu, 250 jankide hartzeko bi jangela. Halaber, aire zabaleko espazio bat dugu. Bertan orotariko ekitaldi eta ospakizunak egin daitezke, 450 pertsona hartzeko gaitasunarekin.

Ezkontzak

Zure ezkontzako menua sortzeko aukera ezberdinak proposatzen dizkizugu, abangoardiazko gastronomia plater tradizionalenekin uztartuz 100 urtetik gorako historia duen baserri batean.

Ospakizuna baserrian bertan ospatzea gustatuko litzaizuke? Ezkon zaitez Arratiako ibarreko txoko ederrenetako batean, Gorbeiara begira eta Bizkaiko mahasti handienetako batek inguratuta.

Erraztasun guztiak ipintzen ditugu zure eskura, egun ahaztezina sortzeko.

Deskargatu gure dosierra. Bertan zenbait menuren adibideak topatuko dituzu edo, nahiago baldin baduzu, jarri zuzenean harremanetan Garenako taldearekin eta elkarrekin diseinatuko dugu horren berezia den egun horretarako menu perfektua.

Ekitaldi pribatuak

Ospakizun partikularrak eta enpresakoak

Garenan gure menu eta espazioak zure ekitaldiaren dimentsio eta premietara egokitzen ditugu.

Familia-ospakizunen bat al daukazu? Edo agian zure enpresako hurrengo ekitaldirako espazio ezberdin baten bila zabiltza? Gure menuak egokitzen ditugu zurekin doazen jankideen atseginerako, beti tradizioarekiko eta kalitatearekiko gure konpromisoarekin leial.

Taldeetarako menu aukera ezberdinak proposatzen dizkizugu, gure jangelan egunero eskuragarri, edo espazio ezberdinak erreserbatzeko aukera proposatzen dizugu, daten eta ekitaldi motaren arabera.

Deskargatu gure dosierra menu aukera ezberdinak behatzeko. Ezberdina den zerbait bilatzen baldin baduzu edo xehetasun gehiago ezagutu nahi badituzu, jarri Garenako lantaldearekin harremanetan. Atsegin dugu zu laguntzea.